XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aitortza aurrerako azterpena (examiña). Jaungoikoaren Aginduak

1) Siñismena ukatu al det? Ezta-baidan jarri? Erlijioen kontra, apaizen kontra, gotzaien kontra, pralleen kontra, Aita santuaren kontra itz egin?

Liburu txarrak irakurri eta norbait'i utzi? Gauza zikiñak begiratu ote ditut?

Kristau-ikasbidea alde batera utzi al det? Jaungoikoagan uste-ona galdu al det?

Estutasunetan Bere kontra itz egin? Aitortzerakoan aztu-ta edo lotsaz pekatu larrienbat utzi?

Sakramentuenbat pekatu larrian artu? Sorgiñkerietan siñistu?

2) Bear etzanean edo gezurraren gañean zin edo juramentu egiñ al det?

Gauza txarrenbat iuramentu azpian eskeñi al det?

Jaungoiko, Ama Birjiña ta santuen kontra birauak esan al ditut?

Beste hitz zakarrik esan al det?

Egindako eskeintzak bete al ditut?